Proiektuak II irakasgaian irakurtzeko
bidali diguten “Especies de espacios” liburua Georges Perec idatzitakoa da.
Perec, historia eta soziologia ikasitakoa, XX. mendeko literatura frantseseko
idazle garrantzitsuenetariko bat da.
“Especies de espacios” gehientzat hasieran
kosta egiten den liburua da, ez baikaude oihututa horrelako idazkera eta
hiztegi xelebrera. Baina orriak pasa hala, gorabehera, ezker-eskuin, bata
bestearen gainean, espazio handiak utziz dantzan dabiltzan esaldien benetako
muinaz ohartzen hasi gara, edo benetan berak gugan sortu nahi zuen sentsazio
eta pentsamenduetara hurbiltzen saiatu gara asko.
Perec liburu honetan oheaz, logelaz,
apartamentuaz, eraikinaz, kaleaz, auzoaz, hiriaz, landaz, herrialdeaz, Europaz,
Munduaz eta espazioaz mintzo da eta horien inguruan beste ikuspegi berri bat
helarazten digu. Gure inguruan hain arruntak iruditzen zaigun objektuak eta
espazioak ikusteko beste modu bat irakasten digu eta dena ez dela gizarteak
orokorrean ikustera behartzen gaituen bezala.
Liburu xelebre baina era berean
interesgarria iruditu zait. Asko gustatu zait, nire ustez, norberak bere buruarekin
hausnarketara bultzatzen baitu, baita gure inguruko gauzen beste ikuspegi bat
erakutsi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario