Aste Santuan Benidormen pasa ditut oporrak
eta bertako arkitektura aztertzen saiatu naiz noizbehinka.
Leku faltarengatik, higiezinen
burbuilarengatik edota eskaera handiarengatik hiri honen ezaugarri nagusia
edonon ageri diren etxe-orratzen multzoa da. Nahiz eta nahiko era kaotikoan egon,
denak itsasoari begira eraikita daude, ikuspegi ederrak izateaz gain, norabide
horretan baitago hegoa. Hala ere, bata bestearen gainean pilatuta egotearen
sentsazioa helarazten dute batzuetan.
Eraikin gehienek bi fatxada mota dituzte:
hegoaldekoa, terraza, leiho edota balkoi handiekin, eta iparraldekoa, atzeko
fatxadaren itxurakoa, leiho txikiz betea eta asko gure herrian gutxi ikusten
diren kanpoko larrialdietarako eskailerekin.
Fatxada nagusi askok aldaketak jasan
dituzte denboran zehar, bizilagun bakoitzak bakarkako erabakiak hartu baititu
bere terraza, balkoi edota leihoetan: balkoiak itxi; kolore eta forma
ezberdinetako toldoak jarri, eta arropak zintzilikatzeko tramankuluak
instalatzea, besteak beste.
Benidrom dentsitate handia duen hiria da.
Jende asko jasotzen du urtean zehar eta horrek etxe-orratzen sorrera dakar.
Bere kaleetatik ibiliz gero ohikoa da hango eraikinen altuerarekin,
aniztasunarekin eta bertako dentsitatearekin harritua eta inpresionatuta
gelditzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario