Joan den apirilaren 13tik 15era Madrilera
bidaia egin genuen Proiektuak II irakasgaiarekin, gure azkeneko ariketari buruz
ideiak bil genitzan.
Larunbatean iritsi eta zuzenean Reina
Sofia Museora joan ginen bertan Cristina Iglesias zegoen erakusketa ikustea.
Berezia zen, material bitxien bidez espazioak sortzen zituen. Naturako
elementuak agertzen ziren askotan, urarekin nahastuak. Ez nuen esanahia oso
ondo ulertu, baina bisualki atsegina zen. Gehien gustatu zitzaidana lurrazaleko
zartadura bat zirudiena izan zen, bertatik ura atera eta atera zebilena. Gero,
Picassoren “Guernica” koadro entzutetsua
ikustera joan ginen; oso ikusgarria.
Ondoren, Mataderora joan ginen. Hiltegiak
bere funtzioa galdua zeukan aspaldi eta zentro kultural gisara erabiliak zeuden
garai batean Mataderoa osatzen zuten pabilioiak. Batzuetan interbentzioa
garrantzitsuagoa zen, beste biltegi batzuk ez ziren ia ukituak izan.
Azkenik, Tabakalera ikusi genuen. Eraikina
bi zatitan zegoen: bata auzotarrek kudeatutakoa eta gobernuak kudeatutakoa
bestea. Interesgarria izan zen bi eremuen konparaketa. Auzotarrena ez zegoen
oso zaindua eta anarkiko xamarra zen; gure herriko Gaztetxe bat zirudien.
Gobernuarena, berriz, museo antzera zegoen antolatuta eta nahiz eta eraikinean
interbentzio gutxi egin, txukun zeukaten jarria. Ikusgarriak iruditu
zitzaizkidan erakusketan zeuden argazki batzuk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario