Ariketa honen helburua hirian bertan
habitat bat sortzea zen eta hiru toki eman zizkiguten aukeran gure habitata
garatzen hasteko. Arkitektura, Enpresaritza eta Irakaskuntza eskolek osatzen
duten plazan egitea iruditu zitzaidan egokiena, beste bi lekuek ez baininduten
konbentzitu eta gainera toki argitsua eta itxurosoa zen. bertan hiru dorretxo
zeuden eta horiek gure proiektuan integratu behar genituen. Horretaz gain, ez
genituen jendearen ohiko pasabideak.
Proiektuaren ideia nagusia zintzilik
zegoen eraikuntza egitea zen, lurra ia ukituko ez zuen habitata egitea, jendeak
behean orain arteko ekintzak eta pasabideak egiten jarrai zezan. Beraz, alde
batetik zintzilik geldituko zen hormigoi armatuzko bi estalki sortzea pentsatu
zen, Alvaro Sizak 98ko Lisboako Expoko Portugaleko pabilioiaren ideia
jarraituz, Enpresaritzarik Irakaskuntza eskolara joango zirenak, bata bestea
baino altuago. Eraikinaren lurra, berriz, airean zegoen plataforma handi bat
izango zen, erabat irekia, horma opakorik gabekoa, espazio jarraitua sortuz
kanpoan egotearen sentsazioa lor zezan. Plataforma hori hango dorretxoak
inguratzen zituzten zutabeez zegoen eutsia, Toyo Itoren Sendaiko Mediatekako
zutabeak gogoraraziz.
Espazio pribatuak; hots, bainugela, komuna
eta hiru gelak, plataformaren gainean ezarritako moduluen bidez sortu ziren. Komuna iparraldera begira jarri
zen; hau da, plazari begira, eta logelak, berriz, ekialdera, goizeko eguzkia
har zezaten. Moduluek orden bat jarraitzen duten, baina bakoitzak bere
bariazioak dauzka alturan, forman eta leihoen konposaketan. Horrela,
eraikinaren kanpoko ikuspegi ezberdinetatik itxura desberdina du habitatak.
Terraza hegoaldean aurki daiteke, eguzkia
erabat aprobetxa dezan. Habitatera iristeko eskailerak, aldiz, erdiko zutabeen
artean daude, erdi ezkutatuta, eta dorretxoaren inguruan mugitzen dira.
Beirateak dira habitata mugatzen dutenak,
baina gardenak izanik, kanpoan egotearen sentsazioa nabaria da. Plataforman;
beraz, espazio bersatil zabala gelditzen da, lanerako, egoteko, sukaldatzeko
edota nahi den beste edozein ekintza egiteko, habitatean une horretan bizi
direnen gustura.
Kanpotik habitatak airean dagoen
sentsazioa helarazten du, ondoko bi eraikin handi eta finkoetatik zintzilik.
Oso gardena da, baina daukan altueragatik, era berean, diskretua ere bai.
Hona hemen planoak: oinak, ebaketak, altxaerak eta marrazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario