domingo, 7 de abril de 2013

ASTE ARKITEKTURALA



Martxoaren 11tik 15era ikasleek antolatutako aste arkitekturala izan genuen. Aste osoko greba izan zen, zenbait aldarrikapen bultzatzeko ekintza ugari antolatu ziren Donostiako EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Bertan eskolako maila guztietako ikasleak bildu ginen aurretik antolatutako joko, ariketa eta proiektu batzuk garatzeko.

Oso interesgarria iruditu zitzaidan aste hori, jende ezberdin asko zegoenez ikuspuntu ezberdinen hartu-eman ugaria egon baitzen  aste osoan zehar. Ostegunean, adibidez,  arkitektura eskolaren proiektu alternatibo bat proposatu behar izan genuen. Nire taldean 5. mailako ikasle bat egon zen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan berak habitatzearekiko zuen ikuspuntua: ez zuen obra handirik eta muturreko aldaketarik proposatzen proiektu utopiko idiliko bat osatzeko; bere ustez, utzita zegoen toki horri (itxita dagoen eskolako sarrera zaharra tokatu baitzitzaion nire taldeari) erabilpen bat ematean zegoen gakoa, jendea bertara joatea bultzatu eta bizia emateko. Beraz, aldaketa gutxi batzuekin, obra garesti eta ezinezkorik gauzatu gabe, abandonatuta zegoen tokia benetan erabilgarria eta bizia zen eremu batean bihurtu genuen.

Horretaz gain, asteak gelakoen giroan eragin positiboa izan duela nabarmendu beharra da, gehiago jakin dugu gainontzeko ikaskideez eta ostiraleko bazkari eta kontzertuekin gure arteko harremana sendotzen eta hobetzen lagundu du aste arkitekturalak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario