Gure hiriko proiektuarentzat ideien bila
gabiltzala eta irakasleak lagunduta, Toyo Itoren Sendaiko Mediatekarekin topo
egin dugu.
Sendaiko mediateka, Royal
Institute of British Architects (RIBA) erakundeak 2006an Urrezko Domina eman ziona, zentzu
askogatik izan da goraipatua: egituraren berrikuntzagatik, funtzionaltasun aniztasunagatik
eta Sendaiko herritarrei egin dien eraginagatik, besteak beste. Baina agian
eraikuntzaren ezaugarri garrantzitsuena eraikinak helarazten duen gardentasunaren
eta birtualtasunaren arkitektura da, norabide askotara jotzen duena, gaur egun
bizi garen mundu informatikoaren erakusgarri.
Eraikina mediateka bat da; hots;
liburutegia, interneteko guneak, DVDentzat eremuak, galeriak, kafetegiak eta abar
dituen eraikina. Bertan argia eta espazioa dira nagusi.
Mediatekaren aurrean zuhaizti bat
dago. Eraikinak zuhaiztira ikuspegiak dauzka eta bertatik hartzen du egituraren
funtsa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario