Joan den apirilaren 13tik 15era Madrilera
bidaia egin genuen Proiektuak II irakasgaiarekin, gure azkeneko ariketari buruz
ideiak bil genitzan.
Igande goizean “El Campo de la Cebada”
izeneko plazara egin genuen bisita. Gure Trinitate Plazako ariketarekin
zerikusi handiena zuen egonaldia izan zen. Bertan auzotarrek eta arkitektoek
elkarrekin kudeatutako plaza bat ikusi genuen eta bere eguneroko bizitzaz
informazioa jaso genuen. Niri hasieran ez zitzaidan oso erakargarria egin,
nahiko eszeptiko igaro nuen obretakoa zirudien burdinazko hesia eta bukatu gabekoaren
itxura zuen hormigoizko malda jaisten hasi ginenean benetako plaza non zegoen
galdetzen nion neure buruari. Baina goiza han pasa ondoren, orduak joan ahala,
plaza horrek duen bizitza, koordinazioa, askatasuna errespetua eta batez ere,
borondate ona ulertzen hasi nintzen. Auzotarrek beraiek eraikitako eta
antolatutako plaza zen haien beharrak eta nahiak asetzeko, hemengo plazek eta
parkeek egiten ez duten bezala. Asko gustatu zitzaidan, eta nire proiekturako
ideiak zabaldu dizkit, bereziki garai bateko erakusketa horma izan zen bankuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario