domingo, 12 de mayo de 2013

4. ARIKETA: TRINITATE PLAZAKO INTERBENTZIOA: EMAITZA


Gure azken ariketa Donostiako Trinitate Plazan interbentzio bat egitea zen eta horretarako, inguruko bizilagun eta bisitariei galdetu genien. Estalki bat egitea proposatu zuten batzuek eta ideia hori hartuta, nire proiektua garatu dut.

Estalki honen ideia nagusia era ezberdinez eta neurri anarkikoan bere buruarekin eta Trinitate Plazako gainontzeko elementu arkitektonikoekin kiribiltzen diren hiru zinta metaliko dira. Alde batetik zati metalikoa dute, zintaren ibilaldi gehienean barrutik doana. Hala ere, zinta guztiek memento batean beraien alde metalikoa plazari erakusten diote, horrela aurreko modu bitxian islatuz. Zinten beste aldea zuria da. Azken finean, zinta horrek espazio ilunak eta argiak sortzen ditu, zonalde estaliak eta estali gabeak. Euriarengatik eta eguzkiarengatik babestu nahi dutenentzat pentsatua dago, plazaren funtzio nagusienei oztoporik sortu gabe. 














Hona hemen kokapena, oinplanoak, altxaerak, ebaketak, influentziak eta marrazkiak:







TRINITATE PLAZA AZTERTUZ

Gure azkeneko proiektua Donostiako Trinitate Plazan interbentzio bat egitea da. Horretarako, lehenik bertara joan ginen inguruko bizilagunei eta plaza horretara maiz joaten direi pertsonei elkarrizketatzera, dauzkaten beharrak edota beraien iritzia jasotzeko. Hona hemen elkarrizketaren bideoa:


domingo, 5 de mayo de 2013

ENRIC MIRALLES I MOYA


Irakasleak aurreko zuzenketan Enric Miralles arkitektoa aipatu zigun eta bere inguruan zerbait gehiago jakin nahi izan dut. 
 

1995ean jaio zen arkitekto kataluniarra. Bertako eta New Yorkeko unibertsitatean ikasketak bukatu, Albert Viaplana eta Helio Piñón arkitektoekin lan egin eta lehenengo emaztearekin estudioa ireki ondoren, Benedetta Tagiabuerekin sortu zuen estudioa, bere bigarren emaztearekin. Mundu osoan ezaguna egin zen eta herrialde ezberdinetan egin zituen obra esanguratsuak. 45 urterekin hil zen arren bere emazteak jarraitzen du estudioan, EMBT izenez ezaguna dena.

Bere arkitekturari dagokionez, arkitektura bizia, organikoa dela baiezta daiteke, sentitzera bultzatzen duena. Forma erakargarriak sortzen zituen, bolumen konplexukoak, eta diseinatutako espazioek erabateko armonia helarazten dute.

Hona hemen bere lan batzuk:

Bartzelonako Mercado de Santa Catalina:

Bartzelonako Marenostrum dorrea:



Edinburgoko Parlamentua:

viernes, 19 de abril de 2013

MADRILERA BIDAIA: 3. EGUNA



Joan den apirilaren 13tik 15era Madrilera bidaia egin genuen Proiektuak II irakasgaiarekin, gure azkeneko ariketari buruz ideiak bil genitzan.


Astelehenean Madriletik etxerako itzuleran zeuden ardogintzari buruzko bi erakin bisitatua genituen.

“Denominación de Origen Ribera de Duero” bulegoak izan zen lehena. Itxura bitxia zuen eraikinak, erakargarria, baina “El Campo de la Cebada” ikusi ondoren, nire ustez, obra praktiko bat baino itxurakerietan erortzen zen eraikina zirudian. Espazio asko zegoen galduta eta itxurak garrantzia hartzen zuen uneoro. Hala ere, ikusgarria zen, leiho bitxiak zituen, gela zabal eta gardenak, eta ikuspegi bikainak. Asko gustatu zitzaidan helarazten zuen dotorezia sentsazioa.


Jarraian Porti bodega ikustera joan ginen. Oso upeltegi dotorea zen, handia eta garbia, eta ardoaren prozesu guztian gardentasunaren eta ondo zaindua zegoenaren sentsazioa helarazten zuen etengabe. Oso ondo pentsatua zegoen dena, praktikoa zen, eta bertako ingurunean ondo txertatuta zegoen. Bidaiatik gehien gustatu zaidan erakina izan zen. 


 
 


MADRILERA BIDAIA: 2. EGUNA



Joan den apirilaren 13tik 15era Madrilera bidaia egin genuen Proiektuak II irakasgaiarekin, gure azkeneko ariketari buruz ideiak bil genitzan.


Igande goizean “El Campo de la Cebada” izeneko plazara egin genuen bisita. Gure Trinitate Plazako ariketarekin zerikusi handiena zuen egonaldia izan zen. Bertan auzotarrek eta arkitektoek elkarrekin kudeatutako plaza bat ikusi genuen eta bere eguneroko bizitzaz informazioa jaso genuen. Niri hasieran ez zitzaidan oso erakargarria egin, nahiko eszeptiko igaro nuen obretakoa zirudien burdinazko hesia eta bukatu gabekoaren itxura zuen hormigoizko malda jaisten hasi ginenean benetako plaza non zegoen galdetzen nion neure buruari. Baina goiza han pasa ondoren, orduak joan ahala, plaza horrek duen bizitza, koordinazioa, askatasuna errespetua eta batez ere, borondate ona ulertzen hasi nintzen. Auzotarrek beraiek eraikitako eta antolatutako plaza zen haien beharrak eta nahiak asetzeko, hemengo plazek eta parkeek egiten ez duten bezala. Asko gustatu zitzaidan, eta nire proiekturako ideiak zabaldu dizkit, bereziki garai bateko erakusketa horma izan zen bankuak.
 
 
 
 
 

MADRILERA BIDAIA: 1. EGUNA



Joan den apirilaren 13tik 15era Madrilera bidaia egin genuen Proiektuak II irakasgaiarekin, gure azkeneko ariketari buruz ideiak bil genitzan.

Larunbatean iritsi eta zuzenean Reina Sofia Museora joan ginen bertan Cristina Iglesias zegoen erakusketa ikustea. Berezia zen, material bitxien bidez espazioak sortzen zituen. Naturako elementuak agertzen ziren askotan, urarekin nahastuak. Ez nuen esanahia oso ondo ulertu, baina bisualki atsegina zen. Gehien gustatu zitzaidana lurrazaleko zartadura bat zirudiena izan zen, bertatik ura atera eta atera zebilena. Gero, Picassoren  “Guernica” koadro entzutetsua ikustera joan ginen; oso ikusgarria. 

Ondoren, Mataderora joan ginen. Hiltegiak bere funtzioa galdua zeukan aspaldi eta zentro kultural gisara erabiliak zeuden garai batean Mataderoa osatzen zuten pabilioiak. Batzuetan interbentzioa garrantzitsuagoa zen, beste biltegi batzuk ez ziren ia ukituak izan. 


Azkenik, Tabakalera ikusi genuen. Eraikina bi zatitan zegoen: bata auzotarrek kudeatutakoa eta gobernuak kudeatutakoa bestea. Interesgarria izan zen bi eremuen konparaketa. Auzotarrena ez zegoen oso zaindua eta anarkiko xamarra zen; gure herriko Gaztetxe bat zirudien. Gobernuarena, berriz, museo antzera zegoen antolatuta eta nahiz eta eraikinean interbentzio gutxi egin, txukun zeukaten jarria. Ikusgarriak iruditu zitzaizkidan erakusketan zeuden argazki batzuk.