domingo, 31 de marzo de 2013

LA BUENA VIDA



“La buena vida” liburuaren idazlea Iñaki Ábalos arkitekto donostiarra da. Idazki honen gai  nagusia habitata da eta kontzeptu hori aztertzeko zazpi etxebizitza ezberdin aurkezten dizkigu; horietako etxebizitza bakoitzak “habitata” kontzeptu abstraktua modu ezberdinean ulertu eta materializatu du. Beraz, zazpi etxebizitza dauzkagu, zazpi habitatzeko modu ezberdinekin. Guri, ordea, bosgarren kapitulua irakurtzea aholkatu ziguten, gure habitata sortzeko ariketarekin hurbilen zegoena zelako.


Kapitulu honek, "Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino" deiturikoak, “loft”-aren inguruan hitz egiten digu. Pasarte honen pertsonai nagusia Andy Warhol da, eta bere New Yorkeko “The Factory” lofta eta bertan Warholek izan zuen bizimodua azaltzen du. “The Factory”-k ordura arte ezezaguna zen habiatzeko modu berri baten sorrera ekarri zuen: “loft” kontzeptua.


 Warholen lofta espazio handi, ireki eta bakarra zen, bertan erabat desberdinak ziren nahi adina ekintza gauzatzeko sortua: musika kontzertuak, festak, margolanak eta zinea, besteak beste. Hormarik gabeko espazio hori prest zegoen jabearen nahietara moldatzeko ia aldaketarik jaso gabe, eremu benetan bersatila bihurtuz. Espazio komunaren garrantzia nabarmentzen da habitat mota honetan, espazio pribatuak ia desagerraraziz.


Habitatzeko modu honek arrakasta handia izan zuen eta ondorengo urteetan zabaltzen eta komertzializatzen joan zen. Gaur egun ere etxebizitza askori daitzen zaio "loft", baina gehienek ez dute hasierako "The Factory" habitataren izpititu eta esentzia, eta askotan marketin kontura soilik mugatzen da "loft" hitzaren erabiliera.

 Interesgarria iruditu zait idatzi hau, lehen “loft”-ari buruz zer gutxi bainekien, eta honi esker habitatzeko modu xelebre baina era berean praktiko, baliagarri eta anitzarekiko nire jakituria asko zabaldu da. Gustatu zait “loft”-aren ideia, espazio handi eta ez ondo mugatu batek eman ditzakeen aukera ezberdinak azaltzen baititu, eta eremu horien probetxuaz ohartu naiz. 



lunes, 25 de marzo de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK



Martxoaren 25ean hitzaldi bat izan genuen eskolako ikasle ohia zen Javier Echepareren eskutik. Hitzaldiaren izenburua “Kaiolak, Aterkiak eta Burbuilak” zen eta hiru funts horietan oinarrituta zegoen arkitektura azaldu eta hainbat adibide erakutsi zizkigun.

Interesgarria eta berezia iruditu zitzaidan gure artean hain arruntak diren eta beren artean itxurazko harreman gutxi daukaten hiru objektuak arkitekturan nola erabiliak izan ziren ikustea eta horretaz jabetzea. Lehen begiradan nik ez nion antza ikusten kaiolak kanpoarekiko zuen harremana, aterkiak ahalbidetzen zuen fatxaden desagertzea eta burbuilak eskaintzen zuen kanpoarekiko isolamendua, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean horretaz jabetzea lortu genuen. Asko gustatu zitzaidan aterkia arkitektura oinarri bezala erabiltzea.

Bestetik, horrelako hitzaldiek gugan duten eragina nabarmentzea garrantzitsua iruditzen zait, lehenengo mailako ikasleak garenez, arkitekturaren inguruan ez dakizkigun gauza asko daude eta horrelako hitzaldiek arkitekturaz pixka bat gehiago jakitea ahalbideratzen digute, niri behintzat hori gertatzen zait. Aberasgarriak dira hortaz, eta arkitekturan dugun ikuspuntua aldatzea edo zabaltzea lortzen dute agian.

Azkenik, asko gustatu zitzaidan bukaeran egin zuen balorazioa: nahiz eta eskolan bide nahiko estu bat markatu eta sakondu, komenigarria zaigula norabide horretatik at dagoena ezagutu eta ikertzea. 

Kaiolak:
 

 Aterkiak:


Burbuilak:


martes, 5 de marzo de 2013

LAU PERTSONENTZAT NATURAN KOKATUTAKO HABITATA: BUKATUA

Blogeko aurreko sarreretan kontatu den bezala, proiektu hau Arramendin (Errenteria) dagoen gotorlekuan dago kokatua eta lehendik aukeratu eta aztertu ditugun lau pertsonentzat dago egina. Hala ere, ariketa honen programak honako balditza hauek bete behar zituen: eremu publikoa beregain hartzen zuen zati finkoa eta eremu pribatua osatzen zuten lau espazio mugikor. Beraz, nahiz eta lehendik aipatutako lau pertsonentzat egin, pertsona horietako edozein handik joan eta beste baten bat etortzea ahalbideratzen zuen habitata diseinatu behar zen, habitat mugikor eta eraldagarria sortuz. 

Hori guztia kontuan hartuta eta tokiaren baldintzak eta beste hainbat ezaugarri aztertuz, horrela gelditu da nire proiektua: 


Irakaslearen aholkuei jarraituz eta beste ideia batzuk aztertuz eta baztertuz, horma batzuen gainean eusten zen xafla baten ideia niregain hartu nuen. Buelta batzuk eman ondoren, honako hau izan zen nire erabakia:


Azkenean, planoetan gero ikusten den bezala, sarrera eta komuna tokiz aldatu nituen, ate batek arazoa ematen baitzuen irekitzeko garaian eta gainera, horrela hobeto egokitzen zen tokiari.

Ideia hau ondo moldatzen zen ingurunearekin: gotorlekuaren aztarnek hiruki itxura zuten eta triangelu itxura zuen eraikin bat nahi ez izan arren, berekin harremana zuen forma nahi nuen. Moduluak pilatu egiten dira triangeluaren erpin aldera eta bestera, aldiz, banandu. Hirukiaren lerro inklinatuak jarraituz, habitatak itxura eskalonatua hartzen du, bien artean eremu pribatuak eta ez hain pribatuak sortuz. Horretaz gain, bat zetorren tokiaren orientazioarekin: sarrera eta komuna iparraldean, egoteko eta jateko eremua hegoaldean eta espazio pribatuak ekialde eta mendebaldean. Gainera, espazio pribatuek modu honetan Aiako Harrietatik eguzkia irteten eta San Markosetik eguzkia sartzen ikusiko zuten, eta eguneroko bizitza publikoak egiteko eremuak, berriz, hegoaldeko mendiak.

Sarrera iparraldean zegoen, han baitzegoen oinez igo daitekeen malda gutxieneko bidea. Gotorlekuak ere hor zeukan sarrera eta gaur egun eremura sartzeko bide bakarra da. Komuna ere iparraldean zegoen kokatua, sarrerarekin batera, baina etxean sartzerakoan ez da komuna ikusten. Komunaren distribuzioari dagokionez, dutxak, komunontzia eta konketak egiten duten T horrekin espazioa aprobetxatzeaz gain bakoitzak duen izaera islatu nahi nuen: konketaren publikotasuna zela-eta eremu publikoarekin bat dator eta dutxa eta komunontziaren pribatutasunagatik beste aldeaz, ezkutuan daude. Hala ere, ene aburuz dutxa ez da komunontzia bezain pribatua; beraz, beirate zabal bat jarri nion. Bertatik Errenteria ikusten da, baina sarrerarekin mugatzen duen hormak ez dio inori dutxan dagoena ikusten.

 Horretaz gain, xaflatik ateratzen diren hormek bat egiten dute gotorlekuaren horma urrien arrastoekin, garai bateko hormak bailitzan, beste denboraldi batean zerbait eusten zuten hormak, denborarekin bakarrik gelditu eta naturarekin bat egin duten harrizko hormak.

Hormen harteko hutsuneetan kristalerak jarri nituen, eremua itxi arren, barruaren eta kanpoaren harremanean ez duelako eraginik. 

Eraikin finkoak modulurik gabe ondo funtzionatzen du: moduluak kenduta, bere hormez eta gotorlekuaren mugez baliatuz espazio pribatuak eta ez hain pribatuak sortzen ditu, terrazatxoak edota lorategi txikiak bailitzan. Xafla hormetatik ateratzeak modulua eta finkoaren trantsizioa errazten du eta euriaren aurka babes ona da. Erakin osoa lurrazaletik 40 cm altxata dago, horrela, egunen batean habitat hau erabilira gabe gelditzen bada erraz kenduko da eta ez du lurrean hainbeste eraginik izango. Pieza finkoak eremu publiko bateratua sortzen du, jateko eta egoteko tokia bat dira, horrela bizi denaren esku dago barneko distribuzioa.


Habitataren oinak (finkoa + mugikorra eta mugikorra bakarrik), ebaketak eta eskuzko marrazkiak:



lunes, 4 de marzo de 2013

HABITATEAN BIZIKO DIREN LAU PERTSONEN BEHARRAK



Habitatean bizitzeko aukeratutako pertsonak 18 urte dauzkaten gazte unibertsitarioak dira. Honela sailkatu ditut haien beharrak:

Pertsonalak: Norberak lo egiteko eremua, arropa gordetzekoa eta ikastea behar du. Mutilei afeitatzekoa ere jarri diet.

Behar kolektibo garrantzitsuak: Hiru behar garrantzitsu jarri dizkiet, denek behar dituztenak: elikatzea (bertan sukaldatzeko eta jateko tokia sartzen dira), higienea (gorputza, eskuak eta hortzak garbitzeko eremua eta norberaren zereginak egitekoa daude) eta atsedena (deskantsatzeko, berriketan aritzeko eta telebista ikusteko espazioa).

Bigarren mailako behar kolektiboak: Behar horiek kolektiboak dira, baina ez oso garrantzitsuak. Bertan aurki daitezke kirola egitea, festaz ateratzea, irakurtzea, eguzkia hartzea eta abar. Goiko bi gazteei tailer moduko eremua jarri diet, batak arkitektura egiten baitu eta besteari eskulanak egitea gustatzen baitzaio. Eskuinekoek, aldiz, naturarekin kontaktua eta gaueko zeru izartsua atsegin dute.