domingo, 31 de marzo de 2013

LA BUENA VIDA



“La buena vida” liburuaren idazlea Iñaki Ábalos arkitekto donostiarra da. Idazki honen gai  nagusia habitata da eta kontzeptu hori aztertzeko zazpi etxebizitza ezberdin aurkezten dizkigu; horietako etxebizitza bakoitzak “habitata” kontzeptu abstraktua modu ezberdinean ulertu eta materializatu du. Beraz, zazpi etxebizitza dauzkagu, zazpi habitatzeko modu ezberdinekin. Guri, ordea, bosgarren kapitulua irakurtzea aholkatu ziguten, gure habitata sortzeko ariketarekin hurbilen zegoena zelako.


Kapitulu honek, "Warhol and the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino" deiturikoak, “loft”-aren inguruan hitz egiten digu. Pasarte honen pertsonai nagusia Andy Warhol da, eta bere New Yorkeko “The Factory” lofta eta bertan Warholek izan zuen bizimodua azaltzen du. “The Factory”-k ordura arte ezezaguna zen habiatzeko modu berri baten sorrera ekarri zuen: “loft” kontzeptua.


 Warholen lofta espazio handi, ireki eta bakarra zen, bertan erabat desberdinak ziren nahi adina ekintza gauzatzeko sortua: musika kontzertuak, festak, margolanak eta zinea, besteak beste. Hormarik gabeko espazio hori prest zegoen jabearen nahietara moldatzeko ia aldaketarik jaso gabe, eremu benetan bersatila bihurtuz. Espazio komunaren garrantzia nabarmentzen da habitat mota honetan, espazio pribatuak ia desagerraraziz.


Habitatzeko modu honek arrakasta handia izan zuen eta ondorengo urteetan zabaltzen eta komertzializatzen joan zen. Gaur egun ere etxebizitza askori daitzen zaio "loft", baina gehienek ez dute hasierako "The Factory" habitataren izpititu eta esentzia, eta askotan marketin kontura soilik mugatzen da "loft" hitzaren erabiliera.

 Interesgarria iruditu zait idatzi hau, lehen “loft”-ari buruz zer gutxi bainekien, eta honi esker habitatzeko modu xelebre baina era berean praktiko, baliagarri eta anitzarekiko nire jakituria asko zabaldu da. Gustatu zait “loft”-aren ideia, espazio handi eta ez ondo mugatu batek eman ditzakeen aukera ezberdinak azaltzen baititu, eta eremu horien probetxuaz ohartu naiz. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario