Blogeko aurreko sarreretan kontatu den bezala, proiektu hau Arramendin (Errenteria) dagoen gotorlekuan dago kokatua eta lehendik aukeratu eta aztertu ditugun lau pertsonentzat dago egina. Hala ere, ariketa honen programak honako balditza hauek bete behar zituen: eremu publikoa beregain hartzen zuen zati finkoa eta eremu pribatua osatzen zuten lau espazio mugikor. Beraz, nahiz eta lehendik aipatutako lau pertsonentzat egin, pertsona horietako edozein handik joan eta beste baten bat etortzea ahalbideratzen zuen habitata diseinatu behar zen, habitat mugikor eta eraldagarria sortuz.
Hori guztia kontuan hartuta eta tokiaren baldintzak eta beste hainbat ezaugarri aztertuz, horrela gelditu da nire proiektua:
Irakaslearen aholkuei jarraituz eta beste ideia batzuk aztertuz eta baztertuz, horma batzuen gainean eusten zen xafla baten ideia niregain hartu nuen. Buelta batzuk eman ondoren, honako hau izan zen nire erabakia:
Azkenean, planoetan gero ikusten den bezala, sarrera eta komuna tokiz aldatu nituen, ate batek arazoa ematen baitzuen irekitzeko garaian eta gainera, horrela hobeto egokitzen zen tokiari.
Ideia hau ondo moldatzen zen ingurunearekin: gotorlekuaren aztarnek hiruki itxura zuten eta triangelu itxura zuen eraikin bat nahi ez izan arren, berekin harremana zuen forma nahi nuen. Moduluak pilatu egiten dira triangeluaren erpin aldera eta bestera, aldiz, banandu. Hirukiaren lerro inklinatuak jarraituz, habitatak itxura eskalonatua hartzen du, bien artean eremu pribatuak eta ez hain pribatuak sortuz. Horretaz gain, bat zetorren tokiaren orientazioarekin: sarrera eta komuna iparraldean, egoteko eta jateko eremua hegoaldean eta espazio pribatuak ekialde eta mendebaldean. Gainera, espazio pribatuek modu honetan Aiako Harrietatik eguzkia irteten eta San Markosetik eguzkia sartzen ikusiko zuten, eta eguneroko bizitza publikoak egiteko eremuak, berriz, hegoaldeko mendiak.
Sarrera iparraldean zegoen, han baitzegoen oinez igo daitekeen malda gutxieneko bidea. Gotorlekuak ere hor zeukan sarrera eta gaur egun eremura sartzeko bide bakarra da. Komuna ere iparraldean zegoen kokatua, sarrerarekin batera, baina etxean sartzerakoan ez da komuna ikusten. Komunaren distribuzioari dagokionez, dutxak, komunontzia eta konketak egiten duten T horrekin espazioa aprobetxatzeaz gain bakoitzak duen izaera islatu nahi nuen: konketaren publikotasuna zela-eta eremu publikoarekin bat dator eta dutxa eta komunontziaren pribatutasunagatik beste aldeaz, ezkutuan daude. Hala ere, ene aburuz dutxa ez da komunontzia bezain pribatua; beraz, beirate zabal bat jarri nion. Bertatik Errenteria ikusten da, baina sarrerarekin mugatzen duen hormak ez dio inori dutxan dagoena ikusten.
Horretaz gain, xaflatik ateratzen diren hormek bat egiten dute gotorlekuaren horma urrien arrastoekin, garai bateko hormak bailitzan, beste denboraldi batean zerbait eusten zuten hormak, denborarekin bakarrik gelditu eta naturarekin bat egin duten harrizko hormak.
Hormen harteko hutsuneetan kristalerak jarri nituen, eremua itxi arren, barruaren eta kanpoaren harremanean ez duelako eraginik.
Eraikin finkoak modulurik gabe ondo funtzionatzen du: moduluak kenduta, bere hormez eta gotorlekuaren mugez baliatuz espazio pribatuak eta ez hain pribatuak sortzen ditu, terrazatxoak edota lorategi txikiak bailitzan. Xafla hormetatik ateratzeak modulua eta finkoaren trantsizioa errazten du eta euriaren aurka babes ona da. Erakin osoa lurrazaletik 40 cm altxata dago, horrela, egunen batean habitat hau erabilira gabe gelditzen bada erraz kenduko da eta ez du lurrean hainbeste eraginik izango. Pieza finkoak eremu publiko bateratua sortzen du, jateko eta egoteko tokia bat dira, horrela bizi denaren esku dago barneko distribuzioa.
Habitataren oinak (finkoa + mugikorra eta mugikorra bakarrik), ebaketak eta eskuzko marrazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario