Habitatean bizitzeko aukeratutako pertsonak 18 urte
dauzkaten gazte unibertsitarioak dira. Honela sailkatu ditut haien beharrak:
Pertsonalak:
Norberak lo egiteko eremua, arropa gordetzekoa eta ikastea behar du. Mutilei
afeitatzekoa ere jarri diet.
Behar kolektibo garrantzitsuak: Hiru behar garrantzitsu jarri dizkiet, denek behar
dituztenak: elikatzea (bertan sukaldatzeko eta jateko tokia sartzen dira),
higienea (gorputza, eskuak eta hortzak garbitzeko eremua eta norberaren
zereginak egitekoa daude) eta atsedena (deskantsatzeko, berriketan aritzeko
eta telebista ikusteko espazioa).
Bigarren mailako behar kolektiboak: Behar horiek kolektiboak dira, baina ez oso
garrantzitsuak. Bertan aurki daitezke kirola egitea, festaz ateratzea,
irakurtzea, eguzkia hartzea eta abar. Goiko bi gazteei tailer moduko eremua
jarri diet, batak arkitektura egiten baitu eta besteari eskulanak egitea
gustatzen baitzaio. Eskuinekoek, aldiz, naturarekin kontaktua eta gaueko zeru
izartsua atsegin dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario