lunes, 25 de marzo de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK



Martxoaren 25ean hitzaldi bat izan genuen eskolako ikasle ohia zen Javier Echepareren eskutik. Hitzaldiaren izenburua “Kaiolak, Aterkiak eta Burbuilak” zen eta hiru funts horietan oinarrituta zegoen arkitektura azaldu eta hainbat adibide erakutsi zizkigun.

Interesgarria eta berezia iruditu zitzaidan gure artean hain arruntak diren eta beren artean itxurazko harreman gutxi daukaten hiru objektuak arkitekturan nola erabiliak izan ziren ikustea eta horretaz jabetzea. Lehen begiradan nik ez nion antza ikusten kaiolak kanpoarekiko zuen harremana, aterkiak ahalbidetzen zuen fatxaden desagertzea eta burbuilak eskaintzen zuen kanpoarekiko isolamendua, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean horretaz jabetzea lortu genuen. Asko gustatu zitzaidan aterkia arkitektura oinarri bezala erabiltzea.

Bestetik, horrelako hitzaldiek gugan duten eragina nabarmentzea garrantzitsua iruditzen zait, lehenengo mailako ikasleak garenez, arkitekturaren inguruan ez dakizkigun gauza asko daude eta horrelako hitzaldiek arkitekturaz pixka bat gehiago jakitea ahalbideratzen digute, niri behintzat hori gertatzen zait. Aberasgarriak dira hortaz, eta arkitekturan dugun ikuspuntua aldatzea edo zabaltzea lortzen dute agian.

Azkenik, asko gustatu zitzaidan bukaeran egin zuen balorazioa: nahiz eta eskolan bide nahiko estu bat markatu eta sakondu, komenigarria zaigula norabide horretatik at dagoena ezagutu eta ikertzea. 

Kaiolak:
 

 Aterkiak:


Burbuilak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario