Atzo Tailer Integratua izan genuen, eta Donostian (Gipuzkoa) dagoen Trinitate plaza eta bere arkitekto izan zen Luis Peña Gancheguiri buruzko hitzaldia eman ondoren, Alde Zaharreko plaza hartan gure lauhilabeteko proiektu baten kokalekua izango zen txokoa aukeratzeko bidali ziguten. Trinitate plazak aldaketa asko jasan ditu bere historian zehar eta gaur egun osotasunik gabeko eremu bat gelditu da. Hori horrela dela aprobetxatuz, aurrerago egingo dugun funtzio ezberdinak dituen proiektu eraldagarri eta mugikor batek Trinitate plazan izan ditzakeen kokapen posible batzuk aukeratzea proposatu ziguten. Hona hemen txoko posible batzuk:
1- Plazaren sarrera: azkeneko urteotan aldaketa asko jasan ditu eremu honek: estalitako bi terraza jarri dira sarreraren alde banatan, baita komunak ere. Arriskutsua zelakoan, plazaren sarrera hesi batez itxi zuten. Toki honek ez du batasunik eta proiektua egiteko txoko egokia izan daiteke.
2- Gaur egungo saskibaloi eta futbol zelaiaren hegoaldera dagoen etxeak egiten duen hutsunea: gaur egun itxita dagoen eremua da, etxeko bizilagunek erabiltzen dute. Zulo antzekoa da, ez dio eguzkirik ematen.
3- Garai bateko harresien arrastoak: landaretzak beregain hartutako harresiak dira. Hegoaldera begiratzen duenez, toki eguzkitsua da. Kota altuagoan dago; beraz, plaza osoa ikusten da bertatik. Belarra, zuhaitz txikiren bat eta harriak daude.
4- Garari bateko dorre itxurako arrastoa: landaretzak hartua da hori ere eta 3. puntuan aipatutako harresiekin bat egiten du. Azken hau baino altuago dago, baina bi txokoak batu daitezke egin nahi den proiektuaren arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario