Arkitektura
zubi bat da, bi mutur lotzen dituen eta alde batetik bestera pasatzea
ahalbideratzen duen zubia. Muturretako bat gizakia eta bere bizimoduan
oinarritzen diren ideiak dira eta bestea, bizitzako arlo, ekintza eta atal
ezberdinez osatutako prozesua jarraituz gero sortzen den ideia horien
materializazioa; hots, eraikuntza.
Arkitektura
ideien muturretik hasten den zubia da. Gizakiak, bere bizimoduan oinarrituta,
ideia batzuk izaten ditu: ametsak. Amets horiek interpretatu
behar dira, kreatibitatea landuz eta originaltasuna bilatuz,
gizakia bere pentsamenduen espresiora heltzen da. Baina hori ez da
nahikoa arkitektura egiteko: esperientziak ere pisu handia jokatzen du
prozesu horretan, baita ideia horren aukerak, abantailak eta desabantailak ikertzeak
ere. Beraz, ideiak, esperientzia eta ikerketa nahastea dakar
arkitekturak. Nahasketa hori planifikatu egin behar da oreka eta armonia
lortzeko, eta ideia orekatu bat lortu eta gizakia aseta geratzean, ideia hori plasmatzea
eta materializatzea dator: espazio, forma eta egitura
bat duen eraikuntza batean bihurtuko da.
Hala
ere, arkitektura deritzogun zubi horretan badaude zubi hori eusten duten
muturreko bikoteak: irudimena-sortzea, artea-zientzia eta edertasuna-praktikotasuna.
Nahiz eta hitz bikote hauen esanahia urrun egon, bien arteko oreka lortzeak
ezinbestekoa izan behar du arkitektura sortzeko.
Azkenean,
arkitektura ideiak eraikuntzan plasmatzea ahalbideratzen duen eta arlo eta
ekintza ezberdinen arteko oreka bermatu behar duen zubi bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario