domingo, 3 de febrero de 2013

NIRE HABITATA


Nire habitata nire iragana, orainaldia eta etorkizuna da.

Nire iraganaren zatitxoak aurki daitezke habitatean zehar galduta: lagunekin bidaietako, festazko argazkiak; oroigarriak edonon, edota pasatako memento gogoangarri bat harrapatzen duten objektuak.


Horretaz gain, Pariseko argazki handi bat dago sabaitik behera jaisten dena; erloju bat ageri da eta urrutian Sacré Couer eliza. Ni agertzen ez banaiz ere, hiri horretan izandako pasadizoak gogorarazten laguntzen dit.

Bizitokiko orainaldia arroparen armairua da, bertan erabakitzen baitut zein itxura eman nahiko dudan egun horretan bertan. Armairua kurboa da eta sarreraren ondoan dago, askotan presaka atera behar izaten baitut handik. Armairuaren aurrean alfonbra bat dago, janztean oinutsik banago hotz ez nadin.
   
Ikasteko mahaian kokatzen da etorkizuna, bertan liburu, ordenagailu eta apunteekin prestatzen bainaiz etorkizunerako. Hala ere, mahaia argazkiz beteta dago, ikastea ez baita normalean oso atsegina izaten, eta argazkietako mementoek indarra ematen didate: gaur lana ondo egiten badut, etorkizunean  horrelako pasartetxoak errepikatu ahal izango ditudala sinestaraziz.

Dena dela, nire habitateko nukleoa, denbora gehien igaro eta gustuenen egoten naizen tokia ohea da. Bertan etzan eta iraganaz hausnartu, leihotik orainaldia ikusi eta etorkizunaz amesten hasten naiz. Hementxe, ohean manta batekin etzanda, leihotik begira, musika entzunez eta ezkerretara aurki daitekeen Pariseko argazki handian galduta, neure buruarekin egotean zoriontsu naiz. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario