domingo, 3 de febrero de 2013

Dikotomia: ikusi edo itsua izan



Nik aukeratu dudan dikotomia itsuaren eta ikusten duenaren arteko dikotomia da; hots, ikustea eta ez ikustearena. 

Nahiz eta muturreko bi ikuspegi horiek oso ohikoak izan gure gizartean, errealitatean erabat ikusi eta ezer ez ikusten dutenen artean jende pila bat dago: hipermetropia, miopia, astigmatismoa eta kataratak dituzten pertsonak, besteak beste. 

Hori irudikatzeko ikusmenarekin lotuta dagoen tresna erabili nuen: betaurrekoak. Horrela, hiru betaurreko ipini nituen bata bestearen gainean, optikako erakusleihoa bailitzan. Goiko betaurrekoek ez dute kristalik, erdikoek irudia difuminatzen dituzten kristalak dauzkate eta behean daudenek, berriz, kristal beltzak. Helburua betaurrekoak jantzi eta ikusmen maila hori dutenek nola ikusten duten esperimentatzea da; hau da, erabat ikusten dutenek bezain garbi, itsuek bezain beltz eta bi muturren artean daudenek ikusten duten zehaztasun falta probatzea. 

Azkenik, nire izena jarri nuen betaurrekoen aurrez aurrean, optikan ikusmena neurtzeko taula balitz bezala. Horrela, optika txiki bateko espazioa eraiki nuen DIN A4 batean. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario