Atzo Daniel Roehr paisaiaren arkitektoaren hitzaldia izan genuen. Bertan kanadiarrak "teilatu berde"-ei buruz hitz egin zigun eta bere ikerketaren nondik norakoa azaldu.
"Teilatu berdea" eraikin baten teilatuan, isolamendu egokia jarri ondoren, lurra bota eta landaretza jartzea da, eta emaitza eraikinen teilatuen lorategi moduko bat da. Onura ugari ditu sistema honek, hona hemen batzuk:
Euri urak kontrolatzen ditu, uholdeak saihestuz eta kaineria erreformak ekidinez.
Hirietan espazio berdeak sortzen ditu, biltzeko tokiak egin eta jendeak naturarekin kontaktu zuzena du.
Hirietako tenperatura jaisten laguntzen du.
Habitat berriak sortzen ditu animalia nahiz landareentzat.
Ondo jarriz gero, erabat jasangarria da, euri urez bakarrik erabiltzen bada.
Estetikoi ondo gelditzen da.
CO2a surgatzen laguntzen du.
Teilatuaren bizitza luzatzen du.
Inguruan integratzen du eraikina.
Onura horietaz gain beste asko daude, eta norberak bere funtzioak eman diezazkioke imajinazioa erabiliz.
Oso garrantzitsua da horrelako sistema bat jarriko den tokiko klima eta ingurua aztertzea eta jarri baino lehen aditu bati galdetzea.
Horma berdeak eta kale berdeak ere badaude (estoldetan jartzekoak, esaterako).
IRITZIA:
Izugarri gustatu zait hitzaldia eta oso interesgarria iruditu zait etorkizunari begira. Entzunak eta ikusiak nituen teilatuetako lorategiak, baina funtzio estetikoa bakarrik zeukatela uste nuen. Daniel Roehren hitzaldiari esker teilatu berdeei buruzko nire jakituria erabat zabaldu da. Berari esker jakin dut sistema honek, estetikoki atsegina izateaz gain, jasangarritasunarekin lotura zuzena duela. Asko harritu nau euri urak jasateko eta tenperaturak jaisteko duen ahalmenak, eta Euskal Herrirako zein munduan zehar sistema hau aplika daitekeen beste lurraldeetarako oso sistema baliagarria dela iruditu zait. Gainera, Proiektuak II irakasgaian hainbeste lantzen ari garen mugikortasuna eta gauza edo eremu batek izan ditzakeen erabilera desberdinak ere agertu dira hitzaldian; bien arteko lotura garbia da.
Gustatuko litzaidake nik ere etorkizunean jasangarriak eta erabilgarritasun anitza duten eraikinen munduan parte hartzea eta etorkizunean egindako proiektuetan "teilatu berdeak" bezalako sistemak aplikatu ahal izatea.